2013ko azaroaren 23an, larunbatarekin, Euskal Herriko Hitz gurutzatuen VII. Txapelketa jokatuko da Irungo Ola sagardotegian. Irabazleak txapela, 350 € eta oroigarria etxeratuko ditu. Bigarrenak, 225 €; hirugarrenak, 120 €, eta laugarrenak, 60 €. Bestalde, 20na € jasoko dituzte ondoko hamabi sailkatuek, 16. postura bitartekoek, eta oroigarria, parte hartzaile guzti-guztiek: Eusko Labelek hainbat produkturekin osatutako saskia.
Txapelketan parte hartzeko txartelak, bazkaria barne, 25 euro balio du. Txapelketan ari behar ez duten lagunek 20na euro ordainduko dute bazkaritarako.
Izen ematea, www.xedera.com web gunetik egin dezakezu edo 943 63 08 83 telefonora deituta.
Erantzun
Sartu