Ezertxo ere ez zuten aurkitu galaxia urruneko planeta hartan. Luma bat soil-soilik. #haika
Igorri Igorri eta horri orri hori hori. #haika
Bere ametsetako gizona topatuko zuelakoan, ezpainak margotu eta soineko dotoreena jantzi zuen oheratu baino lehen. #haika
Etsipenak jota hitzak zpldu, erdi bitu eta ba rre i zituen a tu olerkariak. #haika
Bere adorea saritzeko hainbat domina jasotako soldadua beldur zen ezpainak gorriz margotzeko. #haika
Tontoak lapikoa galdu zuen. Itsuak aurkitu, eta berba piloa gorde zuen bertan. #haika
Atzo #haika traola izan zen nagusi ordu batzuz euskarazko txioen artean. Eguneko sailkapenean ez zuen irabazi, baina hor goian geratu zen: http://umap.eu/joerak/2013-06-27
Horra egunean zehar jasotako batzuk:
Idurre Eskisabel @idurreski
Lehertuta iritsi zen gailur garaienera. Begira jarri eta egiaztatu zuen dena oinpean zuela. Eta orain zer? galdetu zion bere buruari #haikaJosu Azpillaga @jazpillaga
Motela zen oso. Jiratu zenerako, atzean zeukan berriz aurrea #haikaX10 @X10tweet
Perspektiba hartzeko urrundu, atzeruntz jausi arte. #haikaMarijo Deogracias @desplazatua
Udako oporren zain bata; hark oporrak hartzeko zain bestea. #haikaJoxe Rojas @joxe
Erdaldun elebakarrak euskaraz diharduen euskaldun elebidunari: bilinguismo por favor #haika
Jarraipena badu, polita izan daiteke. Josemari Lasaren intentzioarekin egitekotan, gogoratu: goizean hoiz, egutegi tako zaharreko orria har ezazue birtualki eta irudimenez han irakurtzen duzuena #haika gisa bota.
Jozulinek be egin izan dittu halakorik. Radixuan nebixanian behiñ baiño gehixagotan erabilli izan dittudaz nik bere "Haiku Kaiku" seriekuak. Adibidez:
http://blogak.com/jozulin/haiku-kaiku-iii
http://blogak.com/jozulin/haiku-kaiku-v
http://blogak.com/jozulin/txabola-basoan-haiku-kaiku-vi-zorion-apurrak-v