Sustatu logoa Teknologia albisteak

Agur Antonio Basagoitiri, banku baten kontrako boikota eskatzen ausartu zen politikariari

Luistxo Fernandez
2013-05-16 10:44
Zehazki Laboral Kutxa bankuaren kontrako boikota eskatu zuen 2003an (Caja Laboral gaztelaniaz, Euskadiko Kutxa orduan euskaraz), El Pais egunkariko zuzendariari idatzitako gutun batean.

Euskaldunon Egunkaria itxi zuten urtea izan zen hura, eta hark eragin zuen Basagoitiren gutuna. Euskaldun Unibertsala saria eman zion orduan Eusko Jaurlatitzak Martin Ugalderi, eta kontua ez zitzaion gustatu Basagoitiri. ETAren alde egitea izan zen hura, eta errudunen artean, Laboral Kutxa izendatu zuen bereziki, sariaren babeslea baitzen.

Hemerotekatik erreskatatuta, behean duzue irudia, eta testua nahi izanez gero, hementxe literalki gaztelaniaz.

Basagoitiren gutuna, paperean

(Oharra: ez naiz Laboral Kutxaren bezeroa).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu