Azterketa interesgarri bat aurkitu dut sarean. 2012. urte hasierakoa da, eta 2011. urteari dagokio. Hizkuntza gutxitu bateko hedabide kontsumoaren inguruko datuak dira: zehazki, gaztelania Estatu Batuetan.
Azterketak (
PDF formatuan) irratia, telebista, prentsa idatzia eta Internet hartzen ditu, eta publizitatearen mundua ere aztertzen du. Denetariko datuak dituzue, eta iruditzen zait zaila dela inolako estrapolaziorik egitea euskararen egoerarekin, baina agian, agian... Norbaitek aterako du zerbait.
Arreta deitu didaten datuak hauek dira:
- Irrati eta telebistan dexenteko iragarle handiek dexente inbertitzen dute, baina ez horrenbeste prentsa idatzian.
- Interneteko kontsumoan, hispanikoek askoz leialtasun txikiagoa erakusten dute beren hizkuntza propioaren kontsumoan. Alegia, telebistan gehienek ingelesez zein gaztelaniaz kontsumitzen duten bitartean, Interneten gehiengoak ingelesez bakarrik kontsumitzen du edukia (grafikoa hor goian itsatsi dut)
- Irrati eta telebista merkatuak antolatuta dauden eran, area metropolitanoetan, ingurune askotan hedabideek komertzialki eusten diote euskaldunek Euskal Herrian daukagun datu demografikoen azpitik egonda ere.
Azken datu honi dagokionez, azterketan bertan lehen 5 merkatu metropolitanoak zehazten dira, baina beste pare bat tokitan zerrenda luzeagoak ikusi ditut,
hemen irrati merkatuen zerrenda (12 urtetik gorako entzule hispanoen kopuruekin) eta
PDF honetan telebistako datuak (zenbat etxebizitza hispanok daukaten telebista).
Azken zerrenda horren lehen 25 postuak zerrendatzen ditu grafiko honek. Euskal Herriarekin konparatuz, eskualde metropolitano bat bagina, zenbat etxebizitza euskaldun izango lirateke telebistadunak? nik uste dut AEBetako merkatuen rankingean agian 10. eta 20. postuen artean izango genukeela tokirik.
Zerrenda honetan uridnez azpimarratu ditut Univision kateak telebista estazioak dituen tokiak. Honakoak dira lehen 25 horien artean: Los Angeles, New York, Miami, Houston, Dallas, Chicago, San Antonio, Phoenix, San Francisco, Sacramento, Fresno, Philadelphia, Washington DC, Atlanta, Austin, Tucson eta Bakersfield. Eta merkatu zerrendan beherago dauden ingurunuetan ere badaude Univisioneko telebistak: Salt Lake City, Raleigh, eta Cleveland.
Erantzun
Sartu