Donostialdeko "metroaren" misterioa
Argazki berria atzokoa da, baina asteburuan jada tapatuta ikusi nituen. Kartelak hondatu ote zituzten? Ez, ze tapaki bera jarri omen dute beste estazio batzuetan ere.
Duela 15 egun, beste itxura hau zuen geltokiaren sarrerak:

Zer gertatu da? Damutu egin dira? Jarri ondoren, berriz estali inaugurazio bat datorrelako? Ala, alderantzizkoa, hauteskundeen aurreko egunetan ustezko debeku bat dagoenez ezin da iragarri gauza berririk?
Etzi (urriak 4, osteguna) irekiko dira trenbide lerro honetako bi geltoki berri. Orduan kenduko dituzte plastiko beltzak? ikusiko dugu.
Seinaletika hau diseinatu eta jartzeagatik, 1.5 milioiko kontratua irabazi zuen Norvegiako enpresa batek, Snohetta-k. Total zertarako, topo esaten zaion trenari izena aldatzeko eta Donostian metroa dugula esateko.
Nonbait Norvegiak badu erakarmen bat Eusko Jaurlaritzako Garraio sailean, non Ernesto Gasco Donostiako zinegotzia (PSE-EE) sailburuorde den. Gasco Donostiako metroaren ideiaren defendatzaile sutsu bat da, eta trenbideen alorrean Donostiarako duen beste ideietako bat Igeldoko Funikularra ordezkatzea da. Diario Vascok komentatu zuenez, Norvegiako Bergen hiriko eredua ekarri nahi dute.
Konparatu itzazue Donostiakoa eta Bergenekoa:


Erantzunak kargatzen...
