Teknologia albisteak

Europako adituak Markina-Xemeinen ospatuko den material polimeriko eta osasun sektoreko jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia
2014-03-26 : 13:34

Leartikerrek "Polymers and medical applications" jardunaldia ospatuko du bigarrenez Markina-Xemeinen apirilaren 4an eta medikuntza sektorean material polimerikoen erabileraz hitz egiteko.

Apirilaren 4an ospatuko da goizeko 9:00etan hasi eta eguerdiko 13:00ak bitartean Lea Artibaiko Berrikuntza gunean.

Besteak beste, Rescoll Frantziako material polimerikoen ikerketa zentroko institutuko ordezkariak, Evonik material kimikoetan berritzailea den Alemaniako multinazionalak eta Mondragon Health, osasun sektoreko garapenean buru den  Mondragon Korporazioko unitate estrategikoko ordezkariak izango dira hizlariak.

Createch Medical Mendaron egoitza duen firma gipuzkoarra, hortzentzako inplante eta protesi merkaturako teknologia garatzen duen enpresako ordezkariek eta Vall d'Hebron ospitale katalaneko kudeatzaileak, material polimerikoekin konponbideak ezartzen lehenetarikoak direnek materia horrekiko beraien aurrerakuntzez arituko dira.

Jardunaldi didaktiko eta berritzailea da, sektore askotara zuzendutakoa, bertan sendagile, ingeniari, ikerlari eta enpresetako promotore profesionalek hartuko dute parte.

Biomedikuntzaren sektorea: Etorkizuneko erronka Markina-Xemeingo zentroarentzat

Leartikerren plan estrategikoaren helburua, 2016an zentroko ikerketen %20a biomedikuntzaren ingurukoak izatea da. Hori lortzeko akordio asko sinatu dituzte enpresa, unibertsitate eta instituzio europarrekin.

Modu horretan, material polimeriko berriak ari dira garatzen egungo medikuntzan erabiltzen diren sistema eta gailuak  hobetzeko asmotan.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago