Lazarraga Sariak bi urtez behin banatzen dira, arlo sozioekonomikoan euskararen aldeko lanaren aitortza moduan. Aurtengo laugarren edizioa “Lanabes, Araban Euskara Lanean” egitasmoaren barruan kokatuko da. Arabako esparru sozioekonomikoan euskara txertatzen eta hedatzen egindako lana saritzeko ekitaldia azaroaren 24an izango da eta hautagaitzak urriaren 21a arte aurkeztu daitezke lanabes webgunearen bidez.
Lazarraga Sarien laugarren edizioa aurkeztu dute Igone Martinez de Lunak, Arabako Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, eta Rober Gutiérrez-ek, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendariak.
Lanabes egitasmoko talde eragilean, Arabako Foru Aldundia, SEA Arabako Enpresariak, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbara, Arabako Merkataritza Federazioa, Laneki, Electra Vitoria eta Oreka It enpresak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea ari dira elkarlanean Araban euskararen presentzia sustatzeko eta handitzeko helburuarekin.
Bost sari banatuko dira, erakunde edota pertsona fisikoentzat. Honakoak izango dira epaimahaiak kontutan hartuko dituen irizpideak:
Proposamen eskaera egiteko epea urriaren 21a arte zabalik egongo da eta hainbat modutara egin dezakezu:
Azken izendapenak eta irabazleak erabakiko dituen epaimahaia Lanabes egitasmoa osatzen duen talde eragileak osatuko du.
Info gehiago: www.lanabes.eus
Erantzun
Sartu