Teknologia albisteak

Arabako hizkuntzak eta hiztunak mundu eleanitzean

Erabiltzailearen aurpegia
2014-12-11 : 17:50

Datorren abenduaren 17an eta 18an (asteazkena eta osteguna), "Arabako hizkuntzak eta hiztunak mundu eleanitzean" izeneko jardunaldiak izango dira Artium Museoaren konferentzia gelan Arabako Foru Aldundiak antolatuta. Hitzaldiak 18.30an hasiko dira. Sarrera doan.

Abenduaren 17an, asteazkenean, hizkuntzak ardatz.  Joakin Gorrotxategik  Arabako (eta inguruko) hizkuntzak antzinatean; Koldo Zuazok “Arabaren lekua euskalkien sorkuntzan”; eta, Elena Martinez de Madinak “Arabako toponimia: gure hizkuntzen lekuko”. Hiru hitzaldiok mahai-inguru batera ekarriko ditu Gidor Bilbao hizkuntzen ataleko koordinatzaileak.

Abenduaren 18an, ostegunean, hiztunak izango dira jardunaldiaren berbagai. Horretarako, lehen txanda Jose Mari Velez de Mendizabalena izango da, bizitakoak gogora ekarrita “Hiztunak Arabako gizarte desberdinetan XX. mendean” izeneko saioan. Ondoren, Iñaki Martinez de Lunak “Arabako hiztunak XXI. mendeko eleaniztasunean” gaiarekin gaurtik gerorakoak plazaratuko ditu. Hirugarrenik, Esti Amorrortuk aspaldion aurrera daraman ikerketaren lagin bat erakutsiko du hiztun berriak xede dituela onduko duen “Hizkuntza-identitatea eta legitimitatea euskararen hiztun berriengan”. Hiztunei dagokien atala Ane Pedruzok zuzendu eta gidatuko du ondoren hiru hizlariak bilduta mahai-inguru batean.

Jardunaldiak Artium Museoaren konferentzia gelan, 18.30n hasita, itzulpen zerbitzua izango da nahi duenarentzat. Sarrera doan.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago