Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zabalik dago Lazarraga sarietara hautagaiak aurkezteko epea

lazarraga
2012-10-19 13:54

Sariaren helburuak zein diren xeheago jakiteko, edo hautagaiak proposatu nahi badituzu, egin klik hemen. Bertan dagoen fitxa bete, eta bidali  euskaraba@euskaraba.com helbidera.

Hautagai proposamenak bidaltzen dutenen artean liburu sorta eder baten zozketa egingo da.

  • IRABAZLEAREN SARIA: LAZARRAGA arabar poetaren eskuizkribua.
  • HAUTATUEN SARIA: LAZARRAGA arabar poetaren eskuizkribua oinarri duten 15 litografia eder.

Sari emate ekitaldia, BIBAT Museoan izango da, azaroaren 30ean. Ziurtagiria Elkartearen Bai Sarean orrialdean ere baduzu informazio gehiago.

Hona hemen, labu-labur, sariak jasoko dituzten kategoriak. Irizpide horiek kontuan hartuta proposatu beharko dituzu hautagaiak:

Erakunde Sariak

  • Hizkuntza paisaia etiketatzea: erakundearen barruan euskara hobeki eta presentzia handiagoz erabiltzeagatik.
  • Kontratazio eta barne dokumentazioa: erabiltzen den mota guztietako dokumentazioan euskararen presentzia eta ohiko erabilera bermatzeagatik. - Jarduera nabarmena egitea: Bere ingurunean euskararen normalizaziorako ekintzaren bat egiteagatik 
  • Euskara kanpoko harremanetan erabiltzea: Idatzizko jakinarazpenetan, ahozko komunikazioan eta jendearen tzako arretan, publizitatean eta erakundeaz kanpoko komunikazioan egin den merkataritza sustapenean euskararen presentzia bermatzeagatik.

Pertsona Sariak

  • Euskararen gizarte erabilerarako ekarpen esanguratsua: Ekintza aipagarriren bat egiteagatik, hau da, ematen den hizkuntza zerbitzuan aldaketa bat egiteagatik.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu