Teknologia albisteak

Larrabetzun Berria egunkariaren Estilo liburua ere #eskura

Erabiltzailearen aurpegia
2013-12-19 : 14:53
Euskaldunon Egunkariak sortutako Estilo liburua etengabe egon da berritzen. Aurten sareko bertsioa publiko egin da. Larrabetzun widget bat sortu dugu herriko blog eta webguneetan Estilo liburua erabili ahal izateko, webgunetik bertatik.
Eta orain apurka apurka hasiko gara Estilo liburua erabiltzen. Hasteko herriko eskolaren webgunean eta larrabetzu sarean komunitatean ere sartu dugu.

Gerora, erabiltzen erakutsi eta Estilo liburuak dituen funtzioak eta aukerak jakinaraztea da gure asmoa.

Teknologia berrienak erabili eta erabiltzen laguntzea da gure helburua, eta balizko tresnak eskura jartzen egiten dugu ahalegina.


Jarraituko dugu informatzen.

Argazkiak.org | Berriako Estilo Liburua widget © cc-by-sa: gaztelumendi

Erantzun

Sartu