Teknologia albisteak

Herri komunikaKzioa eztabaidagai Sestaon

Erabiltzailearen aurpegia
2013-11-22 : 12:18
KomunikaKzioa jardunaldia, larunbatean (azaroak 23), Sestaon, egun osoz, Txirbilenea kulturgunean. Euskal Herrian herri komunikazioa indartsua izan da beti. Aspaldian komunikazio librea eta herrikoia zabaltzen aritzen diren komunikabideak ospetsuak dira gurean. Azken bolada honetan, gainera, komunikazio talde berri dexente sortu da Euskal Herria osoan zehar. Zinez, globalizazioari, potereak zabaldu nahi duen mezu homogeneoari aurre egiteko beharra gero eta larriagoa da. Bide horretan, zenbait esperientzia berritzaile gehi ohiko eta esperientziadun lanak emaitza ederrak ematen ari dira.
  • Posiblea litzateke kontrainformazioari denon artean bultzada ematea? 
  • Normalean heltzen ez garen horiei gure mezua zabaltzea? 
  • Bakoitzak dituen baliabideak besteei eskaintzea? 
  • Denon arteko elkarlan sareak osatzea?

Galdera hauei zein beste askori erantzuteko zuen ikuspuntua eta esperientzia ezinbestekoak dira. Besteekin partekatzea, eta, denon artean, elkarlanaren bidez, herri informazioari, kontrainformazioari, bultzadatxo bat ematea eta gure arteko lana sendotzea dute helburu jardunaldi hauek.


Egitaraua:

9.30 – 10:00 / Harrera

10:00 – 12:00 / Bi lan taldetan banatuta, ondoko gaiak eztabaidatuko ditugu:

1.- Herri komunikabideen arteko sarea egokia eta posiblea da?

2.- Herri komunikabideen mezuak zelan zabaldu jendartean.

12:00 – 12:30/ Hamaiketakoa.

12.30 – 14.30 / Lan talde bakarra osatuko dugu eztabaida emateko:

“Herri komunikabideen eta Herri mugimenduen arteko hartu-emana zelan sendotu”.

15.00: Herri bazkaria.

-6 euroan. Bertoko produktuak.

-Far Westeko Sudurgorriak taldeak alaiturik.

-Sarrerak ohiko tabernetan salgai eta info@herrikolore.org helbidean.

18:00: Laburmetraien emanaldia + Kontzertua

Sagardolé (Barakaldo)

20.00: Bertso-poteo-kalejira Sestaon barrena, Enkarterriko bertsolariekin + DJ Iker (Barakaldo)

22.00: Kontzertuak: Makabi (Portugalete), Norte Apache (Sestao). Ostean, Buhameak Kolektib (Errekalde).

Erantzun

Sartu