Teknologia albisteak

Ekobidaiaria izan nahi?

Erabiltzailearen aurpegia
2012-09-10 : 13:00

Kutxa Ekogunea munduko esperientzia jasangarrien berri emango duen ekobidaiari baten bila dabil. Munduan zehar proiektu eta ekimen jasangarriak gauzatu edo ezagutu ahal izateko  6.000€ko diru-laguntza eskaintzen du Kutxa Ekoguneak.



18 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago ekimen hau eta helburua munduko kultura eta bizitzeko praktika jasangarri ezberdinak ezagutaraztea da. 

Modu honetan Kutxa Ekoguneak munduan dauden ekimen eta esperientzia jasangarrien berri eman nahi du modu aktiboan eta norbanakoak jorratu nahi duen edozein proiektu egi bihurtzeko aukera eskaini kultur eta hizkuntza aniztasunaren funtsa zabalduz.

3 proiektu, 3 kontinente,  3 hilabete

3 kontinente bisitatzeko aukera izango du Ekobidaiariak, 3 hilabetez gutxienez. Horretarako, Kutxa Ekoguneak jorratzen dituen 5 ildo estrategikoetatik 3 aukeratu beharko ditu. Ildo bakoitza munduko herri ezberdinenetan garatu nahi duen  proiektu edo esperientzia batekin lotu eta bidaiaren nondik norakoak azaltzen dituen bideo-proposamena prestatu beharko du. 

 

Deialdia

Kutxa Ekoguneko Ekobidaiaria izan nahi duenak gehienez 3 minutuko iraupena izango duen bideo-proposamena prestatu beharko du, egin nahi duen bidaiaren eta ezagutuzera emango dituen proiektuen nondik norakoak azalduz.

Bideo proposamen guztiak Kutxa Ekoguneko facebookean izango dira ikusgai sareko erabiltzaileek gustukoena bozka dezaten. Bideo-proposamenak bidaltzeko epea urriaren 14an bukatuko da. Orduan aldeko boto gehien lortu dituzten 5 proposamenak izango dira finalistak. Proposamenaren orijinaltasuna eta sarean sortutako interes maila eta kalitatea baloratuko da.

Ekobidaiariaren izena urriaren 26an plazaratuko da, epaimahaia baten erabakiaren ondotik, eta ordutik aurrera bidaia hasiko da.

 

Sariak

Ekobidaiariak 6.000€ko diru-laguntza jasoko du gutxienez hiru hilabeteko iraupena izango duen ekobidaia egin ahal izateko.

Kanpoan dagoen bitartean ekobidaian zehar izaten dituen bizipenen berri eman ahal izateko, ordenagailu eramangarri bat eta kamera bat oparituko zaizkio.

Ekobidaiaria izateko baldintzak

Ekobidaiaria lehiaketan parte nahi dutenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 

  • 18 urtetik gora izatea.
  • Euskara, gaztelania eta ingelesa menderatzea.
  • Ingurumen eta jasangarritasunarekin lotutako gaien inguruko interesa izatea.
  • Astero, bidaiaren bizipenen berri ematea, honek irauten duen bitartean.
  • Kutxa Ekogunearen jarraitzaile izatea Facebooken
  • Kutxabankeko bezero izatea.

Informazio gehiago eta oinarriak: ekogunea.net 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago