Teknologia albisteak

Atlantikaldia jaialdiak musikaz eta kulturaz beteko du Errenteria datozen 4 egunotan

Erabiltzailearen aurpegia
2015-09-17 : 11:37

Arratsaldeko 19:00etan inaugurazio ekitaldia izango da Errenteriako Panierreko zubian Atlantikaldia jaialdiaren bigarren edizioari hasiera emateko. Atlantikoko Herrien Musika eta Kultura Jaialdia da Atlantikaldia. Hona egitaraua xehetua.

Atlantikoko herrien musika eta kultura jaialdiaren bigarren edizioari hasiera emateko, arratsaldeko 19:00etan Errenteria musikaz eta dantzaz beteko da, Panierreko zubian izango den inaugurazio ekitaldian.

Bertan Sandy Silva koreografak body percussion emanaldi bat eskainiko du. Bestalde,  bost musikari gaztez osatutako Amyewas musika taldeak Maroko hegoaldeko doinuak joko dituzte danborra, djembea eta ouda lagun dituztela. Ondoren, Jon Maia bertsolariak amaiera emango dio ekitaldiari.

Musika emanaldiei dagokionez, Kalakan perkusio taldeak eta Dobet Gnhoré Grammy saridun artista bolikostarrak estilo ezberdinen arteko fusio emanaldi berezia eskainiko dute arratsaldeko 20:30etan Lehendakari Agirre plazan.

Izan ere, dagoeneko jaialdian parte hartuko duten nazioarteko hainbat artistek entsegu bereziak egin dituzte egunotan Errenterian izango diren emanaldiak prestatzeko.  Sandy Sylva, Maja&David, Kukai dantza konpainia... hauek eta beste artista gehiago taula gainean izango dira Atlantikaldia jaialdirako espreski prestatutako ikuskizunak eskainiz.

Eta kontzertuei amaiera emateko, irailaren 19an, larunbata, Carlos Nuñez musikari galiziarra eszenatokiaren gainean izango da gaueko 23:30tatik aurrera hainbat artistaz lagunduta eta momentu errepikaezinaz beteriko emanaldia eskainiz.

Zatoz Errenteriara, lagun egunez adin eta jatorri guztietako ekimenaz gozatzera!

Jaialdiaren berri izateko eta zabaltzeko, erabili  #Atlantikaldia2015 traola!

 

www.atlantikaldia.eus

Erantzun

Sartu