Teknologia albisteak

kukubat

Erabiltzailearen artikuluak

Nafar Tortillaren III. Txapelketa urriaren 6an Etxarri Aranatzen

2019-10-04 : 14:59

Urriaren 6an igandean, Etxarri Aranatzen Nafar Tortillaren 3. Txapelketa egingo da. Patata tortillaren Europa mailako testigantzarik zaharrena, orain arte bederen, Nafarroan dugu 1817an, baserritarrek Gorteetan eskaera bat egin zutenean. Beraz, badirudi patata tortilla ez dela kanpotik etorritako gauza bat, Euskal Herrian sortutakoa baizik. Orain bi urte egindako azterketa lanari esker, jakin izan dugu Bizkaian egon den kondaira, Zumalakarregik 1835ean Begoñako baserri batean patata tortilla asmatu zuela, behingoz argitu dugu, karlistek Nafarroatik Bizkaira patata tortilla ekarriko zutelako eta ez han sortu.