Teknologia albisteak

Azpiegitura handiak eztabaidan, Kontra Programan

Erabiltzailearen aurpegia
2013-01-31 : 16:55

Euskal gizartean etengabeko eztabaida sortzen duten azpiegituren inguruko saioa ikusgai duzue  www.kontraprograma.com atarian. Eztabaida AHT, Pasaiako Superportua eta Donostialdeko Metroan zentratu badugu ere, proiektu erraldoi hauek sortzen duten gizarte eredua izan dugu aztergai. Guzti hau, beti bezala, lau ikuspegi ezberdinetatik begiratuta.


Bizi dugun krisi bortitzena ere ez da gai izan gure herrian martxan dauden azpiegitura handien lanak gelditzeko.  Horien artean aurkitzen dira Abiadura Handiko Trena, Pasaiako Superportua eta Donostiako Metroaren proiektuak, besteak beste.
 
Lan hauen garapenean zuzenki inplikatuta egon diren lau gonbidaturen laguntzaz, azpiegitura hauen onura eta kalte ekonomiko, sozial eta ekologikoetan sakondu dugu Kontrako azken saio honetan, beti ere, Supersurrak, Garoñak, Leitzarango autobiak, Lemoizek eta beste hainbat inbertsio eta esperientziek utzi duten arrastoa aztertzeari utzi gabe. Beti bezala, kale inkestek eta proiektu hauen inguruko kanpoko bideo batzuek osatu dute saioa.

Gonbidatuak honakoak izan dira: 
  • Denis Itxaso: PSE-EEko zinegotzia Donostiako Udalean eta San Markos Mankomunitateko lehendakaria
  • Maribel Vaquero: EAJko legebiltzarkidea
  • Iñaki Antigüedad: EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean irakaslea eta Hidrologia katedraduna
  • Iban Asenjo: Bilduko batzarkidea Gipuzkoako Batzar Nagusietan 


Momentu honetan aurreratuen dauden proiektuak izanagatik hautatu ditugu hiru azpiegitura hauek. Hala ere, asko izan dira aztertzeke utzi ditugunak eta epe motz batera mahai-gaineratzeko asmoa ditugunak, besteak beste: Olaztieta Zubietako Erraustegiak, Tabakalera, Fracking teknika Araban, Bilboko Metroaren 3. linea…

Eztabaida osoa ikusgai dago http://www.kontraprograma.com webgunean. Bertan, iruzkinak eta bozkaketak egiteko aukera egongo da. Gure sare sozialetan ere jarrai gaitzakezue:

Erantzun

Sartu