Teknologia albisteak

1025 – senior Garcia Acenariz de Ipuscua

Erabiltzailearen aurpegia
2015-10-27 : 12:28

Wikipedian informazio bila nenbilela datu xelebre honekin egin nuen topo. 1025. urtean azaltzen da lehenengo aldiz “Gipuzkoa” toponimoa, garai hartan “Ipuscua” zena. Senior Garcia Acenariz de Ipuscua, ezagutzen den Gipuzkoako lehen jauntxoa, Olazabal monastegiaren dohaitza egiten du testu horretan.

 Azkenaldian grafia eta kaligrafiarekin bueltaka nabilenez testu hori ikustea mundiala izango zela pentsatu nuen. Nondik hasi ez nekien beraz Google-en saiatu nintzen eta baita lortu ere. “Documento importante” izenburua duen Euskomediako PDF batera eraman zidan bilaketak eta han zegoen XI. mendeko esku iskribua.

olazabal-dohaitza, monastegia, ipuscua, 1025,

Esku iskribua ikusita ezinezkoa iruditu zitzaidan “Ipuscua” hitza aurkitzea eta Euskomedia Fundazioko lagunekin harremanetan jarri nintzan ea beraiek hitz zehatza lokalizatuta zuten galdezka. Artikulua 1931ko XXII. RIEV aldizkarian jasotzen zela esan zidaten eta baita ere eskatutakoa lortu:

 

ipuscua,

senior Garcia Acenariz de Ipuscua

 

1025, ipuscua
ipuscua
Hasieran buruan nituen garai hartako esku iskribuak kodex-ak zirenez testu hau nahasia eta “zikina” iruditu zitzaidan. Orain “lan iskribu” bat zelaz ohartzen naiz eta ez artearen eta edertasunaren ikuspuntutik abiatzen zen testua.

 

Eredua aurrean izanda “ipuscua” modu argiago batean errepikatu nahi izan dugu eta hemen duzue.
ipuscua, 1025

Eta fitxa??? ze fitxa egin genezakeen “ipuscua” testutik abiatuta??

Ba 1025 urte hartako ipuscua hura irudikatzera gonbidatzen diguna.

XI. mendea… zer dakigu garai hartaz??

· Zaldunen garaia zen, errege nafarra genuen: Sancius Rex regnants in Pampilona (bere aipamena testuan azaltzen da),

· baserririk ez zegoen, XV. garren mendeko eraikuntzak bait dira, etxolatan bizi ziren. Ikazkinen aterpetxeen edo artzaien borden antzeko etxeetan bizi ziren,

· zein izango zen inguruko natura, animaliekin harremana, ze animali izango ziren arriskutsuenak

 

Irudikatu eta marraztu zure 1025ko ipuskua!!! Animatu zuen lanen irudiak bidaltzera!
Euskomedia fundazioari bere laguntza eskertu nahiko nioke.

 

ipuscua, 1025

 

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago