Teknologia albisteak

Gure dinosaurioen arrastoak…

Erabiltzailearen aurpegia
2015-08-18 : 11:25

Geure etxean dinosaurio zaleak gara, paleontologo txiki bat edo beste baditugu inguruan eta beti galdera berdina dantzan: dinosaurio hau (trizeratops, tiranosaurio, espinosaurio, karnotaurio…) hemen bizi zen? Eta beti erantzun berdina. Ez, hemen ez ziren dinosaurioak bizi, Donostia itsasoa zen. Egun batean zalantza modu zientifikoago batean erantzutea erabaki genuen eta Google-n bilaketa egin genuen ;)

Aranzadi Zientzia Elkarteko artikulua aurkitu genuen “Azken dinosaurioak Euskal Herrian egon ziren” izenekoa, bagenuen ba ziurtapena eta orduantxe ere fitxa egiteko asmoa sortu.

Handik gutxira Toti Martinez de Lezearen aurkezpen batera joan ondoren bere Facebook-eko lagun egin ginen eta bertan Irunako Gaztelu plazan aurkitutako aztarna batez aritzen ziren.  Artikuloa “Huellas de dinosaurio de la plaza del castillo de Pamplona…en Madrid (1)Selva de Irati blog-ean irakurri dezakezute. 1876an Madrileko Natur Zientzien museora eraman zuten Iruñan aurkitutako aztarnen xaflaz aritzen dira (gaizki ulertu bat ere argitzen dute artikulu horretan).

Chirotheriumak krokodiloen arbasoak

Gure dinosaurioei buruzko informazioa beraz, izan bagenuen. Nondik hasi xedatu behar.

Gaztelu plazako aztarnen istorioan sakonduz Chirotherium-ak krokodiloen arbasoak direla jakiteak erabakiorra izan zen eta hortik abiatuta hasi zen fitxaren diseinua. Urtarrilean hasi ginen… uztailan gaude.

Dinosaurioak eta krokodiloak oso animali erakargarriak dira haurrentzako, bi hauek buruan izanda eta paleontologoak Chirotheriumak nola irudikatu dituzten ikusiz geure bertsioa sortu genuen. Gu ez gara paleontologoak bainan gure umeen (eta helduen) jakinmina piztea gustatzen zaigu eta fitxa honen bitartez lortzea espero dugu.

Azkenik, Triasiko garaiko aztarnak direla esan eta Chirotheium hitza 5 hatz esan nahi duela; gizaki eta tximinoen modura 5 hatz zituzten, bainan ez dago harremanik gu eta beraien artean. Haragijaleak, tamaina handikoak eta erdi-tente ibiltzen zen.

Paleontologian adituak ez garela azpimarratu nahi degu. Esandakoa ez bada guztiz zuzena, bidaliguzue mezu bat eta osatuko dugu.

Jaun andreak Chirotherium-a koloretan eta/edo koloreztatzeko on-line duzue.

Erantzun

Sartu