Teknologia albisteak

Zumetatarren serigrafia, Udarregi ikastolaren alde

Erabiltzailearen aurpegia
2014-12-18 : 12:24

Jose Luis eta Usoa Zumeta artista usurbildarrek Udarregi ikastolak datorren urtean GATTUNK lelopean antolatuko duen KILOMETROAK jaiaren aldeko ekarpena egin dute. Horretarako, 150 serigrafia original egin dituzte, eta 150 eurotan salduko da bakoitza. Diru hori ikastolarentzako izango da, eraikin berriaren mailegua ordaintzen eta frontoia estaltze laguntzeko balioko dute. Ikusi bideoa.

Serigrafia bera azaroaren 29an osatu zuten Zumetatarrek Udarregiko ikasleen laguntzaz. Kilometroen leloa eta irudia aurkezteko ikuskizuna egin genuen, eta ekitaldi horretan bertan margotu zuten ondoren serigrafia bihurtu den 2x7,5 metroko koadroa.

Serigrafiak eskuratzeko hainbat modu daude. Ikastolako idazkaritzan lortu daiteke, eta erreserbak telefonoz (943 36 12 16), emailez eta GATTUNK dendan egin daitezke.

Zumetatarrek lan egin bitartean, argazkilari eta bideogileak lanean jarri ditugu. Irudi ederrak, zinez.

Erantzun

Sartu