Igande honetan, urriaren 13a, Debabarreneko BTT martxaren bosgarren edizioan parte-hartzeko aukera izango duzu. Hasiera eta amaiera Elgoibarko Mintxeta Kirol Gunean egongo da, Debabarreneko BTT zentroan, eta bi ibilbideren artean aukeratu ahal izango duzu: 25 edota 45 kilomotrokoak. Biharkoa duzu azken eguna martxa herrikoi honetan izena-emateko.
Bi ibilbideak Karakate mendian barrena ibiliko dira. 25 kilometroko ibilbide laburraren zailtasuna altua da, eta 45 kilometrokoarena oso altua. Prezioa dela eta, federatuentzat 12 eurokoa da, eta federatu gabekoentzat 15 eurokoa.
Izen-emateak internet bidez soilik egin ahal izango dira, Kirol Probak webgunean, eta biharkoa duzu azken eguna hori egiteko. Igandean bertan ezingo da izena eman.
Debabarreneko BTT martxa eskualdeko garapen agentzia, Debegesa, eta Elgoibarko Kirol Patronatuaren artean antolatzen da. Gu geu ere tartean gabiltza, antolatzaile eta babesle moduan.
Iganderako eguraldi ona dago iragarrita, beraz, animatu eta zatoz Elgoibarra mendi-bizikletarekin gozatzera.
Iazko ibilbidea eta aurtengoa ez dira berdin-berdinak, baina 2012an bideo hau grabatu genuen eta agian balioko dizu martxa hau nolakoa den hobeto jakiteko:
Erantzun
Sartu