Asteburuan bi omenaldi egin zaizkio Iñaki Lejarretari, abenduaren 16an auto batek harrapatuta hil zen txirrindulariari. Bi omenaldietan bizikletazaleek errepideetan errespetu gehiago eskatu zuten, baita administrazio publikoak haiek babesteko neurriak hartzea ere.
Larunbatean Iñakiren taldea zen Orbearen egoitzatik abiatu, Mallabian, Berriztik pasa eta istripua izan zen puntura jo zuten txirrindulariek. Jende mordoxka bildu zen Iñaki omendu eta sendiari elkartasuna eskaintzera.
Atzo 8.000 txirrindulari inguruk egin zuten Bilbotik Iurretarako bidea, larunbateko helburu berarekin. ETBren bideo honetan ikus daiteke ibilbidea bete zuen jendetza.
Errespetu gehiago azaldu behar dugu errepidean auto-gidari zein txirrindulariok. Gogoratu, bizikleta gainean pertsona bat doa, kontuz ibili mesedez.
Erantzun
Sartu