Teknologia albisteak

Balea egunarekin batera, ikusgai dago bideoklipa

2014-05-17 : 11:04

Balea egunaren harira, Kilometroak jaiak itsas ondareari egin nahi izan dio keinu gaurkoan.

Erria txikota! abestia oinarri hartuta eta Maialen Sarasua zinemagile oriotarraren gidaritzapean egindako bideoklipa ikusgai dago dagoeneko sarean: www.kilometroak.net/bideoklipa

Bideoklipa, Maialen Sarasuaren zuzendaritzapean, Urtzi Garmendiak, Olatz Zugastik eta Joseba Orellak osatutako taldeak egindako lana da. Ikus-entzunezko lana egiterako orduan mimoz landu da herri arrantzaleetako giroa. Arrantzale eta saregileen irudiekin auzolana irudikatu nahi izan da; belaunaldien arteko transmisioa ere txikotaren bidez islatu da eta nola ez; Ikastolako ikasleak ere ageri dira kresal usaina darion lanean.

Abestiarekin bezalaxe, bideokliparekin ere aurtengo jaia gizarteratzeko ez ezik, herriarentzat aurrera begira balio handia izan dezaketen kalitatezko lanak sortzea izan da apustua. Teknikoki lan doitua egin du Sarasuak; meritu handiko lana argazki zaharren trataeran.

Erantzun

Sartu