Teknologia albisteak

Topaketa irekia: 'Kazetaritzatik biktimekin lan egin'

Erabiltzailearen aurpegia
2015-11-04 : 14:27

Topaketak irekiak izango dira, azaroaren 12an (Leioan, EHUn), helburu honekin: Biktimen, kazetarien eta kriminologoen artean gune aberasgarria eraikitzea.

Noiz: 2015eko azaroaren 12a, 11:00etatik 14:00etara

Tokia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Liburutegiko Batzar Aretoa, Sarriena auzoa z.g. 48940 Leioa

Oinarriak: Biktimen Estatutuari buruzko 2015eko Legeak azpimarratzen du bitartekoak, pribatuak zein publikoak, autoerregulatu egin behar direla edozein motatako delituetako biktimek berriz ez bizi ez dezaten trauma. Horretarako, eskatzen da sentsibilizazioa eta prestakuntza berezitua ematea, protokoloak egitea eta beste profesional eta talde batzuekin lankidetzan aritzea. Horretaz gain, aukera ematen da murrizketak ezartzeko epaiketako partaideak grabatzean eta pertsona horien identifikazioan edo zabalkundean. Komunikabideek biktimen irudi bat zabaltzen dute gizartean, nahiz eta biktimak askotarikoak izan eta premiak eta espektatibak ere askotarikoak izan. Horren guztiaren harira, galdera hauek sortzen dira: Nola lotu informaziorako eskubidea eta biktimenganako errespetua?Nortzuk dira biktimak eta nola adierazten dituzte beren bidezko interesak komunikabideekiko harremanetan?

Dinamika: Parte hartzea bultzatu nahi da modu dinamikoan. Moderatzaileak hitza emango die bi partaideri sarrera egin dezaten (15 minutu bakoitzak): batak ikuspegi juridikoa oinarri hartuta Biktimen Estatutuaren 2015eko Legeak ekarri dituen aldakei buruzko sarrera egingo du; besteak, kazetarien lana izango du oinarri. Ondoren, mahaiko gainontzeko kideei emango zaie hitza: lehenengo, biktimek izango dute hitza, eta bost minutuan beren ustez garrantzitsuak diren gaiak azaltzeko aukera izango dute. Gero, moderatzaileak erreplikarako aukera emango du, eta bertaratutako guztiei emango die hitz egiteko aukera.

Topaketaren hari nagusia izango da ikuspegi desberdinetatik, hau da, biktimen ikuspegitik eta kazetarienetik, aipatutako bi galdera horientzat erantzuna aurkitzea.

Partaideak: Mahaien honakoak egongo dira: IVAC/KREIko zuzendaria; UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa; Kazetarien Euskal Elkargoko dekanoa; komunikabide guztietako kazetariak, gertakarien, epaiketen, terrorismoaren eta ekonomiaren ataleko arduradun direnak edo arlo horietan esperientzia dutenak. Ertzainak eta udaltzainak ere egongo dira, eta biktimologiaren arloan ari diren UPV/EHUko ikertzaileak.

Antolatzaileak: Kriminologiaren Euskal Institutua, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea eta Kazetarien Euskal Elkargoa.

Lankideak: Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza eta Euskal Biktimologia Sozietatea.

Informazio gehiago: gemmamaria.varona [a bildua] ehu.eus

Erantzun

Sartu