Teknologia albisteak

Lorea Agirre kazetaria euskararen normalizazioari buruz

2013-06-15 : 16:48
Ekainaren 19an Karrisolasaren saioa eginen dugu, 20.a dagoeneko, eta oraingoan Lorea Agirre kazetariaren iritziak izanen ditugu hizpide.
Lorea Agirre, kazetaria eta antropologoa da, eta Euskaldunon Egunkarian eta Berrian lan egindakoa. Gaur egun HUHEZIko irakaslea da. Euskararen eta euskal kulturgintzaren inguruan aditu ezaguna da.

Proposatzen dizuegun elkarrizketa “Faktoria” programan, Euskadi Irratian izan zen maiatzaren 23an.

Loturak: Euskadi Irratian.

Hitzordua ekainaren 19an izanen da, 19:00etan Karrikiri elkartearen egoitzan (Iruñean, Xabier karrika 4), eta oraingoan, betiko moduan, guztion artean solas aske, sakon eta atsegina lotzen saiatuko gara.

Gogoan hartu Karrikiriko honetan ere ateak zabalik izanen dituzuela.

Ongi etorri!!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago