Sustatu logoa Teknologia albisteak

'Lurralde', historia eta zientziari buruzko webgune berria

Juanma Gallego
2013-01-22 10:28
Bereziki historiaren alorrean euskal komunikazioan dagoen hutsunea betetzeko jaio da 'Lurralde', baina bere interes alorrak historiatik haratago doaz: arkeologia, tradizioak, astronomia, natura, ingurumena, bidaiak... Hurbilpen geografiko bat, hain zuzen, geografia bere adierarik zabalenan hartuta.

Orain arte landutako gaietako batzuk hauek izan dira: 'Los Granizo' izeneko gaizkile taldea, Babiloniaren suntsiketa, Vavilov zientzialariaren bizitza, Izotz Aro Txikia, Apofis asteroidea edota Djehuty misioa.

RSS eta @lurralde twitter kontuaren bitartez jarraitu ahal dira webgune berri honen azken berriak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu