Sustatu logoa Teknologia albisteak

TELP tailerren bloga

juanjoruiz
2012-10-30 12:46

Blogak aukera emango digu gure esperientziak, ezagutzak eta indarrak bateratzeko, eta baita tailerretan parte hartu dutenekin harremanetan jarraitzeko. Laguntza eta gomendioak eskaintzeko aukera ere eskaini nahi dugu, zailtasunen aurrean hizkuntza jokaera asertiboa praktikatzen laguntzeko.

Beraz, blogak izango dituen funtzioak honako hauek izango dira:

 1) TELP tailerretako hartzaileek (edo nahi duen edonork) euren esperientziak elkartrukatzea: TELP tailerra jaso dutenen euren bizipenen berri eman, lortutako arrakastak konpartitu, korapiloak askatzeko baliabideak eta gomendioak elkartrukatu, esperientzia gogorren aurrean babesa eta laguntza jaso.

 2) Dibulgatiboa: TELP tailerren blogak TELP tailerrei buruzko materiala zabaltzeko aukera eskainiko du. Hala nola, oinarri teorikoen inguruko bibliografia (artikuluak, liburuen erreferentziak,….) bideoak eta bestelako materiala eskuragarri jarriko dugu bertan.

 Parte hartzeari pisu berezia eman nahi diogu blogean. Horretarako blogean bertan harpidetzeko aukera jarri dugu. Era horretan, bi astean behin blogeko artikuluaren berri izateaz gain zure galderak, zalantzak, ekarpenak eta abarrak egiteko aukera izango duzue.

 Hementxe duzue blogaren helbidea: www.telptailerrak.com

 Zuen zain gaituzue bertan :-)

 Ainhoa, Larraitz, Kris, Juanjo (TELP tailerretako dinamizatzaileak)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu