Teknologia albisteak
1

Espainiako Legebiltzarreko Kultura Batzordeak Jabetza Intelektualaren legearen erreforma onartu du, ...

Erabiltzailearen aurpegia
2014-07-23 : 01:45

Espainiako Legebiltzarreko Kultura Batzordeak Jabetza Intelektualaren legearen erreforma onartu du, PP ez beste inoren aldeko botoekin.

Besteak beste, kanon digitala Estatuko Aurrekontuetatik ordaintzea eta AEDE kanona sortzea aurreikusten du erreformak, hedabideen edukiekiko loturak erabiltzeagatiko tasa.

Tasa hori CEDRO Elkarteak kudeatuko du, eta hedabideen 'errefusatu ezinezko eskubidea' izango da. Hau da: CEDROk eskubidea izango du euren edukien truke ezer kobratu nahi ez duten hedabideen izenean ere tasa kobratzeko.

http://www.teknopata.net/2014/07/aede-kanona-aurrera/

Erantzunak

2014-07-23 : 09:10

Onartutakoaren arabera, ematen du Sustaturen albistegi automatikoa kanona ordaintzera behartuta egongo den zerbitzu agregatzaile bat dela. Indarrean jartzen denean legea aztertu beharko dugu letra txikia, edo jakiten saiatu bederen:

- ea kanonaren ordainketa noiztik egin behar ote den: legea indarrean sartzen denetik, ala ohartarazpena jasotzen den unetik aurrera bakarrik.

- kanonaren ordainketa zenbatekoa tokatuko zaion Sustaturi.

Ordainketa garestia bada eta, bereziki, ohartarazpen ofiziala jaso aurretik ere konputatzen bada kanona, litekeena da Sustaturen albistegi automatikoa itxi behar izatea. http://sustatu.eus/auto

Erantzun

Sartu