Hara, tumblr-ek abisua eman dit: gaur urtebete du http://gaijartzaileazarenean.tumblr.com/archive mikroblogak. http://abertzaleazarenean.tumblr.com/ eta http://izkinetik.tumblr.com/ blogetan inspiratuta sortu nuen, aprobarako jolas moduan.
Bere bidetxoa egin zuen gero. Bertsolaritza umorez tratatzeko asmoa izan nuen, gehien ezagutzen dudan ertzetik, apur bat desmitifikatzeko eta batzuetan ageri duen zurruntasuna biguntzeko.
Beti ez dut asmatu, badakit hori. Ez dut asmo gaiztorik izan, gaiztakeria libre ibili den arren. ;)
Eskerrik asko bloga jarraitu duzuenoi.
Erantzun
Sartu