Bizitzan baditugu aroak musika jakin batek girotzen dizkigunak. Tristea da musikarik gabeko aroa. Zortekoa ni; aurkitu dut jostun batek ere neurrirago egingo ez lidakeen garaiotarako soinu-banda. Twitterren aurkitu nuen, hango txiolarien karanbola gloriatsu horietako bati esker.
Soinu-banda hori 'back&forth' (atzera&aurrera) izeneko lana da eta
Iñigo Ugarteburu zarauztarrak sortu du. Ez nuen ezagutzen. Ingalaterran bizi omen da. Musika instrumentala, gitarra, klarinetea, tronpeta eta beste hainbat tresnarekin jotakoa. Aldartea aldatzen duena. Norbere buruarekin elkartzen laguntzen duen musika horietakoa. Ederra.
ETBko 'Tumatxak' saio bikainean, joandako urtetan entzun dugun musika ari gara gogoratzen. Ona da hori. Txarra litzateke, hala ere, euskal musikari berriak egiten ari diren musika aintzat hartuko ez bagenu.
Atrebentzia ez bada, kanta sorta hau gomendatu nahi dizuet. Ez zaizue damutuko.
http://inigougarteburu.bandcamp.com/album/back-forth
Erantzun
Sartu