KulturaOndarea Bizi Solasaldia
2014-11-29 09:24
Euskadiko Artxibo Historikoan, Arantza Aurrekoetxearen eskutik Kultura Ondarea bizi-bizirik egongo da Aizpea Goenaga, Ander Manterola eta Koldo Saratxagarekin. Abenduaren 4an, arratsaldeko 7etan Euskadiko Artxibo Historikoan (Mª Diaz de Haro 3an), sarrera librearekin.
ETXEPARE, LABAYRU & NER GROUP: euskara, kultura eta enpresa3 eragile kultural hauek, Etxepare institutuko zuzendaria, Labayru ikastegiko sortzailea eta Ner Groupeko asmatzailea, ikuspuntu ezberdinak azalduko dituzte Kulturaz eta Ondareaz, daukagunaz eta gure ondorengoei "TRADERE" edo eskuz-esku pasatzea merezi duena: egin behar dugun "transmisioa" zein den azaltzeko.
KULTURA ONDAREA SARIA
Mahai inguru honek ikastetxeetan eta gizartean Kultura Ondareaz eztabaida piztea nahi du. Eta irakasleek gazteen ikuspegia, mugikorren bidez jaso, landu eta zabaldu dezaten.
Institutuetako ikasleok euren ikuspuntuarekin Kultura Ondarea aberastu eta ondorengoei utzi behar dieguna finkatu dezaten.
Ekimen polita eta mahainguru interesgarria: animatu eta parte hartu ;-)
Erantzunak kargatzen...