Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zazpi Jauzi: dantza aldarrikatzailea zazpi hiriburuetan igandean

Sustatu
2026-10-22 10:11

Gure Eskuk antolatuta, Zazpi Jauzi ekimena gauzatuko da igande honetan, 12:00etan, Euskal Herriko zazpi hiriburuetan: Maulen, Donibane Garazin, Baionan, Donostian, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon."Zazpi Jauzi" deiturikoa dantza izango da, eta euskal lurraldeen arteko lotura sendotzeko eta "burujabetza osoaren bidean jauzi bat" aldarrikatzeko ekitaldi gisa planteatu dute.

Antolatzaileen ustez, "bizi dugun garai nahasian eta olatu erreakzionarioaren aurrean, ezinbestekoa da komunitate sena indartzea eta herritarren eskubideak nahiz kultura babestea." Horregatik, "etorkizunez beteriko jauzia" egin hai dute, eta herritarren parte-hartzea eskatzeaz gain, instituzio, alderdi eta eragileei bultzada eskatu dute.

Ikus sustapeneko bideoa hemen.

Ordua, igande eguerdian (urriak 25, 12.00etan); eta tokiak izango dira:

  • Gasteizko Andre Maria Zuriaren plaza
  • Bilboko Arriaga plazan
  • Donostiako Plaza Berria
  • Iruñeko San Jose plaza
  • Baionako Askatasunaren plaza
  • Donibane Garaziko merkatu estalia
  • eta Maule Gaineko Arrabotüa.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu