Bilbon dagoen Euskararen Etxeko Euskararen Interpretazio Zentroan, Euskal Alien Nazioa ihes-gela prestatu dute esperientzia berriak bilatzen dituztenentzat. Parte-hartzaileek euskarari lotutako zientzia fikziozko misterioa askatu beharko dute aretotik atera ahal izateko. “2155. urtean gaude. Estralurtarrak Euskal Herrira iritsi berri dira euskararekiko mirespenak itsututa. Beraien espazio-ontzia Euskal Herriko txoko guztietatik ikus daiteke. Beraien helburua argia da: euskara hartu eta beraien bizilekura eraman...”.
Otsailaren 8tik aurrera erreserbak egiteko aukera izango da.
Ekimenari buruzko informazio guztia (xehetasunak, erreserbak…): euskararenetxea.eus
Euskararen Interpretazio Zentroaren egitasmoa
Euskal Alien Nazioa Euskararen Etxean dagoen Euskararen Interpretazio Zentroa sustatzeko ekimenen artean kokatzen da. Interpretazio Zentroan astelehenetik larunbatera bisitatu daitekeen euskarari buruzko erakusketa iraunkorra dago, baina aurten, bestelako ekimenak abiatuko dira; tartean, gaur bertan hasiko den ihes-gela.
Erantzun
Sartu