Teknologia albisteak

Amodiozko Gutunen XXII. Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
2013-11-11 : 11:10
Lurrikara-dardarek eta zorabio eztandek hustu ditzatela boligrafoak eta kolpatu ordenagailuetako teklatuak. Azken urteotan bezalaxe, aurten ere, Jardun Euskara Elkarteak amodiozko gutunen lehiaketa antolatu du. Aurtengoan, amodiozko gutunen XXII.edizioa ospatuko da.

1999an edo lehenago jaiotako guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan eta gutunak DIN A-4 formatuko orrietan aurkeztu behar dira, eskuz zein ordenagailuz idatzita. Jardunek kultura etxean duen bulegora bidali behar dira lanak –Errotalde Jauregia z/g, 20570 Bergara– edo amodiozkogutunak@gmail.com helbidera.

Eskuorria deskargatzeko klikatu hemen.

Lehiaketaren oinarriak:

  • Lehiaketa honetan 1999an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake.
  • Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.
  • Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orritan eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan.
  • Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak kartazal txiki batean sartu (izen abizenak, adina, telefonoa, helbidea), ondoren kartazal txiki hau eta gutuna kartazal handiago batean sartu eta bidali.Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da, “gutuna” izenarekin eta egilearen datuak, “egilea” izena duen beste fitxategi batean.
  • Gutunak honako helbide honetara bidali beharko dira

AMODIOZKO GUTUNEN XXII. LEHIAKETA

Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g

20570 Bergara – Gipuzkoa

Posta elektronikoa: amodiozkogutunak@gmail.com

Informazio gehiago: Telf: 943763661-943760819 eta Jardunen web orrian (www.jardun.org).

  • Lanak jasotzeko azken eguna 2014ko urtarrilaren 7a izango da.
  •  Sariak honako hauek izango dira:

                  – 1. saria: 500 euro.
                  – 2. saria: 250 euro.
                  – Bergarar onenarendako saria: 150 euro (1. edo 2. saria Bergarako norbaitek lortuko balu, bergarar onenarentzako saria hurrengo bergarar onenari emango litzaioke).
                  – 26 urtetik beherakoen onenari saria: 150 euro. Irakurle gazteek emandako saria (1. edo 2. saria 26 urtetik beherako norbaitek lortuko balu saria hurrengo gazte onenari emango litzaioke).

  • Sari ematea otsailaren 14an, ostirala, San Balentin egunean egingo da, Bergarako kultur etxean, iluntzeko 19:00etan.
  • Lan guztiak Jardun Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz.
  •  Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatuko dute. Gazteen sarirako epaimahaia berriz, Bergarako  ikastetxeetako ikaslez osatua egongo da.

Erantzun

Sartu