XFCE mahaigain gunearen "akats" batek hainbat erabiltzaileek monitoreak apurtzea eragiten du.
XFCE Linuxentzako mahaigain ingurune azkarra eta arina da (ordenagailu zahar eta txikientzako alternatiba ona). Hainbat Linux banaketek erabiltzen dute, tartean Xubuntu eta Manjaro.
Erabiltzaile batek jakinarazi du lehenetsiz datorren horma-paperak kalteak eragiten dituela monitoreetan eta portatilen pantailetan.
Arraroa dirudi, ezta? Posible da ordenagailuan instalatzen dugun programa batek pantaila apurtzea?
Pantaila aurrean katu bat baldin badago, bai. Aipatu behar da sagua dela XFCEren logotipoa, bizkortasunaren sinbolo. Lehenetsiz datorren horma-paperak logotipoa darama, beraz dagoeneko imajinatu dezakezu zer gertatu den. Katua ordenagailu aurretik pasa, eta tentazioari ezin eutsiz, atzamarkadaka hasi pantaila ebakidurez betez.
"My cat was fooled by XFCE" - Oihukatzen du erabiltzaileak redditeko webgunean.
XFCEren akats bilduman argitaratu da #12117 akats kodearekin. Konponbide ofizialik ez dagoenez momentuz, komunitateak hau proposatzen du:
Erantzun
Sartu