Teknologia albisteak

Android terminologia

Erabiltzailearen aurpegia
2015-01-05 : 18:16
ROM, root, AOSP, Google Play, APK,... Android munduaren inguruan mugitzen garenok hitz ezezagun hauekin topo egin dugu, eta normala da, sistema eragile bakoitzak bere terminilogia propioa daukalako. Arlo honetan galduta bazaude, lasai. Honan hemen Android munduaren terminorik erabilienak.
Hasteko, zer da Android?

Android mugikorrentzako sistema eragile bat da, linux kernelean oinarrituta, librea eta dohakoa.

Android Inc-k garatu zuen lehendabiziz, 2005ean Google-ek erosi arte. Ordutik bere kode guztia libre bihurtu da. Honek aplikazio ugari sorraraztea eta modifikazio ugari egotea eragin du.

Gaur egun komunitate handi bat eratu da sistema eragile honen inguruan, modifikazio ugari egin dituena, eta millioi bat aplikazio baino gehiago eratu dituena.

Zer da APK?

APK (Android Application Package) aplikazioak gure sisteman instalatzeko baliogarria den artxibo hedapena da. Windows sistemaren ".exe"-ren baliokidea da. Baita Ubuntu edo Debian sistemen ".deb"-ren baliokidea.

Artxibo mota hauek "Aplikazio Dendetan" topatu daitezke.



Zer dira Aplikazio Dendak?

Aplikazio dendak nahi ditugun aplikazioak deskargatzeko, bilatzeko edo erosteko baliagarriak dira. Gainera aplikazio garatzaileek haien lanak igo ahal dituzte. Hauek dira dendarik famatuenak:

- Google Play: Seguruenik hau instalatuta daukazu. Segurtasun gehien duen denda da, eta famatuena.
- Aptoide: Edozein erabiltzailek nahi duen aplikazioa igo dezake denda honetara. Era honetan, denda txikiak eraikitzen dira, nahi dituzunak soilik gordez.
- F-Droid: Software librearen maitalea bazara, hau da zure denda. GPL, BSD edo MPL lizentziak dituzten aplikazioak aurkitu daitezke bertan. (Euskaratuta dago)
- Amazon: Enpresa honek bere denda sortu du. Denda honek deskontuak eta aplikazio batzuk dohainik eskuragarri ipintzen ditu.

Zer da ROM bat?

Android munduan, ROM bat sistemaren eduki guztia gordetzen duen artxiboa da. Kernela, sistema funtzionatzeko behar diren elementuak, irudiak, ikonoak, soinuak eta aplikazio lehenetsiak ditu bere barnean.

AOSP? Hori jatekoa da?

Googlek Android bertsio berri bat kaleratzen duenean, AOSP deritzo (Android Open Source Project). Kode haue konpilatu daiteke AOSP ROM-ak eratzeko. Beraz, AOSP ROM bat Android garbia da.

Samsung, Sony, Lg, Xiaomi,.. enpresek AOSP kodea hartu, modifikatu, eta bere gailuei ipintzen dizkiete. Stock ROM deritzonak eratuz.

Zer da Root?

Linux erabiltzailea bazara, ezaguna egingo zaizu "supererabiltzaile" hitza. Esan dugunez, Android Linux kernela erabiltzen du, beraz, supererabiltzailea izateko aukera badago. Abantaila honekin, kontrol osoa hartuko duzu gailuarengan, ROM-a aldatu, kernel modifikatu bat ipini, aplikazio lehenetsiak ezabatu, recovery modifikatu bat instalatu,...

Gailu bakoitzak bere metodoa du "root" egiteko, beraz ondo bilatu eta agertzen zaizkizun pausuak ondo egin.

Recovery?

Android gailu orok sistem berreskuratzeko menua du, recovery izenekoa. Lehen egunean zegoen bezala utzi dezakezu zure gailua edo Stock ROM bat instalatu.

Hainbat Android garatzaileek recovery menu modifikatuak egiten dituzte, funtzio gehiagorekin. Horien adibide dira TeamWin edo ClockorkMod recovery-ak

Zer da Bootloader?

Android gailuaren abio-kudeatzailea da, kernela abiarazteaz eta sistema eragileak behar dituen prozesuak kudeatzeaz arduratzen da. Gailu bakoitzak bootloader desberdina eduki dezake.

ROM, recovery edo kernel modifikatuak instalatzeko bootloaderra ireki behar da. Lehenetsiz, bootloaderra itxita dago, ezer alda ez dezazun.


Espero dut baliagarria izatea. Zalantzarik izatekotan, iruzkin batean utzi.

Erantzun

Sartu