Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hizkuntzak eta bozak

iztueta
2012-12-14 12:01

 

EAEko esparruan, baiezko erantzuna eman zuten EAJ-PNV alderdiari boza eman ziotenen arteko %47,5ek; Amaiur koalizioaren alde egin zutenen arteko %74,2k; PSE-PSOEko bozka emaileen % 17,3k ; PPrengan konfiantza jarri zutenen arteko %19,4k; IU-EBko boza emaileen arteko %47,5ek eta abstentziora jo zutenen %34,5ek.

Datu hauen argitan, hortaz, boza emateko adina daukatenen %40k euskalduna dela dio. Auskalo. Azken inkesta soziolinguistikoak dio EAEn elebidunak populazioaren %32 direla eta elebidun pasiboak, berriz, %17,4: pentsatzekoa da Espainiatik deika zuten CIS-i bere burua euskaldun oso gisa aurkezteko animoa izan zuela euskaldun pasibo hauetako askok: Pikaro halakoak.

Kontuak kontu, jolas bat orain: har ditzagun Espainiako hauteskundeetan EAEko alderdiek izan zituzten bozka emaileak eta gurutza ditzagun CISek argitaraturiko datuekin. Zein izango ziratekeen hauteskunde emaitzak elebidunen bozak soilik kontuan hartuz gero? Zein, hauteskunde emaitzak elebakarren bozka soilik kontuan hartuz gero?

Datu gurutzaketa honen arabera, elebidunen artean abstentzioa %38 ingurukoa izango zatekeen eta emandako bozkak, berriz, 450.000 inguru. Hauek gutxi gorabeherako emaitzak:


 

Datu nahasketa honen arabera, erdaldunen artean abstentzioa %54 ingurukoa izan zen eta emandako bozak, ostera, 648.000 inguru. Hauek gutxi gorabeherako emaitzak:


Beste modu batera esanda: bere burua abertzale izendatzen duten PNV-Amaiur bikotearen bozka emaileen %60 euskalduna zen eta %40, berriz, erdalduna; bere burua konstituzionalista izendatzen duten PSE-PP bikotearen bozka emaileen artean %82 erdalduna zen eta %18, berriz, euskalduna. Abstentzioaren aukera egin zuten 531.000 lagunen artean, berriz, %65,5 erdaldunak ziren eta %34,5 euskaldunak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu