Sustatu logoa Teknologia albisteak

Badator Korrika! Eta zu?

Iurgi Bilbao Elorrieta
2012-12-15 16:50

Korrika laguntzeko hainbat modu daude. Hain zuzen ere, zure herrian edo auzoan eratuko den Korrika Batzordean elkartuz, Korrikaren aldeko sare sozialak zabalduz, Korrika kulturalak antolatuko dituen ekitaldietara agertuz edo Korrika 18ren hasiera eta amaieran parte hartuz. Ekitaldia Andoainen hasi eta Baionan amaituko da martxoaren 14tik 24ra bitartean.

 

Komunikazio Multimedia masterreko ikasleak Korrikaren parte hartzea bultzatzeko bideo bat filmatzera doaz. Egin nahi duten bideo horretarako jendea behar da, izan ere, fikziozko Korrika bat irudikatu nahi dute. Horretarako zure laguntza ezinbestekoa da, animatu zaitezte Korrikari helarazten laguntzera!!


Datorren igandea, abenduak 16 arratsaldeko 18:30tan Kontxako La Perla aurrean bilduko dira bideo honen filmatzea burutzeko. Bideo honetan parte hartzeko gonbitea egiten dizuegu! Korrikari lagunduz, esperientzia berri bat bizitzeko aukera izango duzuelarik!!

Anima zaitez!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu