Zuk euskara praktikoa, norekin? ekimenaren bidez, 15/16 ikasturteko matrikula bat zozkatuko du AEK-k ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean. Funtzionamendua oso erreza da! AEK-ko ikaslea zara? Nahi adina lagun proposa dezakezu, galdetegi HAU beteta. Nahi beste aldiz bete dezakezue. Lagun ezberdinak proposatuta, jakina! Ezagutzen duzu AEK-ko ikasleren bat? Esaiozu zure izena proposatzeko, eta zorte on! Jasotzen ditugun izen guztien artean 15/16 ikasturterako matrikula bat zozkatuko dugu. Era berean, sariduna gonbidatu duen ikasleak% 50eko beherapena izango du 15/16 ikasturteko matrikulan. Proposamenak irailaren 23a arte jasoko dira eta saridunaren berri irailaren 28an emango dugu. Animatu lagunak, senideak, lankideak... euskaltegira matrikulatzera eta euskara praktikoa ikastera/lantzera!! http://www.aek.eus/index.php/eu/1360-laguna-euskaltegira-ekartzeak-saria-dauka
Erantzun
Sartu