Teknologia albisteak

Aurrikuspen guztiak bete ziren atzo Lazkaon Bizipozaren Jaian

Erabiltzailearen aurpegia
2013-09-23 : 18:10
Irrien Lagunak Gizartegintza Elkarteak antolatua Bizipozaren Jaiak Lazkaoko herritarren laguntza paregabea izan zuen. Bertan izan ziren Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartearekin hitzarmena duten 19 elkarte, euren informazio postuekin, tailer, jolas eta ikuskizunekin.
Goizean goiz harrera eman zitzaien bertaratu ziren 19 elkarteetako ordezkariei, Lazkaoko Udaletxeko pleno aretoan, alkatea, Azeari Andonegi, Joxe Mari agirretxe “Porrotx” eta Larraitz Ugarte Ahaldunaren aurrean.

Behin harrera eginda hasi ziren ikuskizun, tailer, joko eta gainerakoak, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Sentitu, Pentsatu, Ekin” tarteko.

Eguraldia lagun, 5.000 irrizaletik gora gerturatu ziren Lazkaoko plaza bizipozez gainezka egitera. 6.000 sarrera-zapi saldu, 900 bazkari, 800 talo, 300 bolondres, 100 litro txokolatada, 25 ekitaldi… zenbaki hauek garrantzitsuak dira Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartearentzat; Bizipozaren Jaiari esker, elkarte guztien errealitatea gizarteari gerturatzeaz gain etorkizunean lanean jarraitzeko diru-iturri garrantzitsua ere bada eta.

Amaitzeko, Irrien Lagunak Gizartegintza Elkarteak bihotzez eskertu nahi die, Lazkaoko Udalari eta antolakuntzan parte hartu duten herritar eta eragileei, dohaintzan produktuak eman dituzten enpresa pribatuei, bertaratu diren gizartegintzako elkarte nahiz Irrizale guztiei, bai eta proiektua eta jaiaren berri ematen lagundu diguzuen hedabideei ere.

Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartea

Erantzun

Sartu