Teknologia albisteak

Benito Lertxundi: "Zein janari ona den bihotzera doana"

Erabiltzailearen aurpegia
2013-04-29 : 18:06

Benito Lertxundiren abestiak eskaini zituzten Et Incarnatus Orkestrak eta haur abesbatza ezberdinek Tolosako Kilometroak 2013 jaiaren alde apirilaren 26an Tolosako Leidor Antzokian eman zuten kontzertu gogoangarrian. Labur-labur, Pablo Dendaluzek egindako bideo honetan.

Parte hartzaileak izan ziren: Et Incarnatus Orkestra, Hendaia, Baigorri eta Donibane Garaziko eskoletako abesbatza, Gasteizko Crescendo, Zegamako Orkatz Txiki eta Tolosako LASK abesbatzak.

Zuzendaria: Migel Zeberio

Musika moldaketak: Josean San Miguel

Pablo Dendaluzek egindako bideoak ederki laburtzen ditu bertan bizi izan genituen emozioak: batetik, Benito Lertxundi hunkitu batek kontzertuaren amaieran bota zituen esker hitz sentitu eta ederrak eta, bestetik, orkestrak eta 220 haur inguruk eskaini ziguten emanaldi bikaina.


Erantzun

Sartu