Teknologia albisteak

JazpanaArt! Arte herrikoi eta postmodernoaren lehen bilkura

2012-08-09 : 12:25

Urriaren 26 eta 27an ospatuko da 2012ko JAZPANA! Fest jaialdia eta aurrerartzen dizuet, ederra prestatzen ari garela… Kontzertuak alde batera utzita ordea (irailean jakinaraziko ditugu), aurtengo edizioak, aurreko guztiek bezelaxe, zerbait berezia izango du bere egitarauaren baitan eta 2012rako asmo handiko ekintza bat prestatzen ari gara.

JazpanArt! arte herrikoi eta postmoderno bilkura da hain zuzen ere herriko gazte ezberdinekin elkarlanean jaio den proiektu hau eta erabat ilusionatuta gaude gainera jaio-berriarekin.

Jazpana 2012

Lehen urtetik izan du JAZPANA! Fest Jaialdiak Rural Postmodern azpi-izen hori baina nahiz eta gure barnean oso gure sentitzen dugun, ikaragarri kostatzen zaigu kontzeptua hitzetan egituratzea (zer den guk ere ez dakigulako oso ondo). Broma moduan jaio zen korronte iraultzaile baten izena duen termino hau eta hortik agian, guk ere berau seriotasunez hartzeko izan ditugun arazoak.

Hori dela eta, galdera gure artistei botatzeko erabakia hartu dugu. Harrikara hori nola ulertzen duzuen jakin nahi dugu eta zuen lanekin terminoa egituratzen jarraitu, edo erabat nahastu.

Urriaren 2rarte izango dute partehartzaileek beraien lanak aurkezteko aukera eta urriaren 21etik 26ra izango duzue aukeratutako lanez eta aste horrentan zehar antolatutako hitzaldi eta ekintzez gozatzeko aukera XII. mendekoa den Igartza Jauregian, Beasainen.

Ba al da hori baino rual postmodernagorik inon? 

Igartzea etxea, BeasainArgazkia: Wikipedia

Informazio gehiago hemen.  

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago