Teknologia albisteak

Topaketa irekiak: Independentziaren aldeko mugimendua aztergai Lakuntzan

Erabiltzailearen aurpegia
2016-01-13 : 23:46

Independentistak sareak TOPAKETA IREKIAK antolatu ditu Lakuntzako kultur etxean, datorren larunbatean, urtarrilaren 16an, goizeko 10etan. Sortu zenetik hona igaro diren sei urteotan Sareak burutu duen lanaren balantzea egin, egungo egoera sakon aztertu eta, ondoren, euskal mugimendu independentistak aurrera begira garatu behar duen estrategia eta egin behar dituen urratsak ondo zehaztea da topaketa hauen helburua. Eta, honekin batera, 2016 urteko lan plangintza finkatzea.

Topaketak guztiz irekiak izango dira eta mugimendu independentistan diarduten herritar guztiek dute parte hartzeko eta ekarpenak egiteko aukera. Horixe da, hain zuzen ere, topaketaren xede nagusia: jendearen artean iritziak elkartrukatu eta eztabaidatzea, gero, ekarpenak kontutan hartuta oinarrizko txosten bat prestatu eta hurrengo topaketa batzuetan eztabaidatu eta adosteko.

Gaiak hiru ataletan landuko dira:

  1. Lehen atalean Independentistak sarearen ibilbidea eta egoera aztertuko da: lorpenak, gabeziak, ...

  2. Bigarrenean, mugimendu independentistaren korapiloak askatzeari ekingo zaio: gako estrategiko eta ideologikoak; jarduera, ekimenak eta mobilizazioak; antolamendua, ...

  3. Azkenik, hirugarrenean, 2016 urteko jarduera eta lan plangintza zehaztuko da.

Topaketa hauekin zabaltzen den hausnarketaldiarekin eta lan ildoen definizioarekin mugimendu independentistaren jauzi indartsu baterako oinarria finkatu nahi du Sareak.

>> Loturak

> ZATOZ eta ERABAKI! Indepedentzia: Urrats berriak

¡VEN y DECIDE! Nuevas pasos hacia la Independencia

Egitaraua - Programación 

> Lakuntzako Kultur Etxea kokapena - Localización 

 

Erantzun

Sartu