Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, lilura eta jakin-min handia piztu du Asier Altunaren Bertsolari filmak Stanford Unibertsitatean asteartean, azaroak 28, izandako emanaldian.
260 Eraikinera hurbildu ikasle eta irakasleek arreta handiz eta harriduraz jarraitu zuten dokumentalak agerian uzten dituen egungo bertsolaritzaren askotariko alderdiak, hala nola, euskararen dinamismoa, sorkuntza prozesua, genero eta adin arteko harremana, tradizioaren jarraipena, komunitatearen garrantzia etab. Stanfordeko Etxepareren irakurle Iñaki Lopez de Luzuriagak eman zion hitzaurrea dokumentalari.
Solasean amaitu zen saioa eta 113 aretora bildutakoek Euskal Herriko produktuak, bereziki gaztak (Idiazabal, Iraty-Ossau, San Franciscoko Barinaga Ranch ospetsua) dastatu ahal izan zituzten, baita harrera bikaina eduki ere. Urriaren 12an Noka euskal-kaliforniar kantu taldeak Stanford Unibertsitatean eman kantaldiaren ondotik etorri da.
Erantzun
Sartu