Teknologia albisteak

30+10 mintegiaren 10. edizioa urriaren 7an izango da

2015-07-10 : 12:21

Dagoeneko 10 urte beteko ditu Elgoibarko IMHn urtero antolatzen dugun hizkuntza-kudeaketa enpresan inguruko jardunaldiak. Hizlari edo/eta entzule izan nahi duzu? Gorde zure agendan txoko bat, enpresen praktika onak eta lanbide heziketan pilpilean dauden azken berritasunak aurkeztu edo ezagutzeko.

Aurtengo "30+10 hizkuntza-kudeaketa enpresan" mintegia urriaren 7an izango da Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan.
 
 
10. edizio honetan gogora ekarriko ditugu egindakoak eta etorkizunari ere egingo diogu gogoeta. Horrez gain Lanbide Heziketak ere izango du bere atala, mintegian iaz egindako hausnarketaren ondoren etorri dira eta lan eta proposamen berriak. Eta beti bezala, hizkuntza-kudeaketaren inguruan enpresetan lantzen ari zareten praktika onak eta produktu-zerbitzu berriak ezagutzeko aukera izango dugu.

Zure enpresa edo erakundearen praktika on adierazgarri berririk eman nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan uztailaren 16 baino lehen, txoko bat egokitzen saiatuko gara eta.
 

Guztia zehaztasun handiagoarekin azalduko dugu irailaren lehen astean. Beraz, momentuz, gorde ezazu zure agendan urriaren 7ko goiza, plazer bat izango da zuok berriz gurean izatea!

 

Erantzun

Sartu