Teknologia albisteak

Ikusteko.tv euskarazko bideoen sareko ikusgela abian da

Erabiltzailearen aurpegia
2013-12-30 : 18:59

Asko dira, eta geroz eta gehiago, Interneten topatu ahal ditugun euskarazko bideoak. Horiek jaso eta eskaintzea da Ikusteko.tv egitasmoaren helburua. Plataforma ezberdinetan topa daitezke euskarazko bideo horiek, eta pixkanaka metatzen joango gara. Hasteko, YouTube-n topa daitezkeenak zerrendatu ditugu.

Denbora da horrelako proiektu bat martxan jartzeko asmoa genuela. Sarean ikus-entzunezkoak bilatzen, saltseatzen eta beste ibiltzea gustuko dugunez, euskarazko bideo guztiak edo ia guztiak metatu ahal dituen web orri bat sortzea erabaki genuen. Izan ere, kopurua benetan harrigarria da, nahiz eta ez dugun datu zehatzik. YouTube eta Vimeo atarietan ikus daitezke gehienak. Gainontzekoak, euskarazko hedabideen bideo zerbitzari propioetan (EITB, Hamaika edo Argia) daude ikusgai.

Euskarazko bideoen errepasoa egin ondoren, YouTube atarikoekin hastea erabaki genuen. Horrela, www.ikusteko.tv atarian ikus daitezke YouTuben dauden euskarazko bideoak. Ez daude denak, baina joango gara pixkanaka osatzen. Kategoria batzuk ere definitu ditugu bideo horiek sailkatzeko, eta hori ere hobetuko dugu gutxinaka. Azken batean, BETA bertsioa da abian jarri duguna eta guztiz osatzeko asko falta da. Horixe izango da 2014ko erronka.

Erantzun

Sartu