Iker
Capitalist Dissident, Basque Unionist and Extremaduran-Andalusian Diaspora member.
None
Euskal Herriko I. Jugoslaviar Eguna
2014-11-26 23:39
Ivo Andrić Elkartea 2012ko abenduko Balkanetako elurteen artean hasi zen mamitzen, asfalto, ibai, mendi, itsaso, pljeskavica eta rakija artean. 2013ko ekainean, proiektuak haizea hartu zezan Ivo Andrić Elkartearen webgunea [http://ivoandricelkartea.wordpress.com] jarri genuen abian helburu garbi honekin: Jugoslavia ohiko eta Balkanetako herri guztien ezagutza errespetutik eta elkartasunaren ikuspegitik bultzatu eta garatzea. 