Teknologia albisteak

Gure Esku Dago eta pasadizo bi

Erabiltzailearen aurpegia
2014-06-13 : 10:12
Hausnarketa txikia: egun berean euskarari dagokionean, ezusteko eder eta polit bi. Oraindik badaukagu zer ikasi eta zer ikusi gure herri txiki honetan.
Joan den igandean Ataunen egokitu zitzaigun Gure Esku Dago ekimenean. Bilbo zaharretik joan ginenez denetarik aurkitu genuen gure 3 autobusetan (hiru eta Bilbo zaharretik!!!); hauen artean, kanpotarrak eta etorkin batzuk. Guztietatik batek harritu ninduen: Aixa (gure idazkeran). Bera jaiotzez Melillakoa da eta kafesne ilun kolorekoa; ama bertakoa eta aita egipziarra. Beraz, gutxienez, hiru hizkuntza daki: Amaren tamazigh-a, gaztelera eta aitaren arabiera. Baina gehien harritu ninduenak  nola hitz egiten zuen euskaraz izan zan.

Gainera, hau guztia ahopeka ahots-kordak txarto baititu bere gizon-ohia bera itotzen saiatu zelako (eta hemengoa da). Ba, duela 6 urte hasi zen euskara ikasten Bilboko Aek-n eta hobetzeko ilusioz, nora eta Bermeora joan zen. Hango euskara oso desberdina dela esan zidan baina azkenean ikasi zuela.

Baina gauzak ez dira hor amaitzen, ez. Aidanez, Ataungo euskara entzun eta oso gustatu zitzaiola komentatu zidan. Beraz, datorren urtean Gipuzkoara joateko asmoa du bertako euskara ikasteko.

Zoriondu nuen eta bihotza poztu zitzaidan eta esan nion bera bezalako lagun asko behar dugula, nahiz beltz nahiz txinatar, nahiz beste kolore batekoa izan. Zenbait eraso arrazista ere pairatu izan ditu baina berak burua gora altxatu eta ez die kasurik egiten: beltza eta euskalduna; eta harro dago.

Nire pasadizo hau amaitzeko, kontatu behar dizuet, beste ezusteko eder bat hartu nuela etxera heldu ginenean. Eta hau markakoa izan zen! Gazte marokoar bat hurbildu zitzaigun eta euskaraz galdetu zigun nola heldu Eusko Treneko geltokira. Aho bete hortz gelditu eta gero, azaldu nion eta joan egin zen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago