Teknologia albisteak

“Irakurleak aurkitzeko bide berriak” JARDUNALDIA

Erabiltzailearen aurpegia
2014-05-29 : 14:21

12.06.2014 19:00h – 20:00h
Lekua: Liburutegi Nagusia – San Jerónimo – Ekitaldi aretoa. Donostia
Libre, jarleku guztiak bete arte
Hizkuntza: Euskaraz
Ekainaren 12an, Donostiako Liburutegi Nagusian

 

Entreescritores.com sare sozialaren aurkezpena egingo da. Sare horretan, idazleek argitaletxe bat aurki dezakete, irakurleen laguntzarekin. Urtebete darama online, 250 liburu baino gehiago bildu ditu euskaraz, katalanez nahiz gaztelaniaz, eta orain, argitaletxe laguntzaileek publikatuko dituzten 5 lanak iragarri berri ditu. EntreEscritoresen autopublikaturiko euskarazko lanen artean, Gaumin argitaletxeak Arman Izahuri irundarraren “Mezua” lana hobetsi du argitaratzeko.

Mahainguruan hainbat gai izango ditugu hizpide: autopublikazioa, euskaraz irakurketa nola sustatu, lan argitaratugabeak edo esperimentalak, argitaletxe indieak edota nola aurki ditzakegun irizpide komertzialetik kanpoko liburuak…

Bertan izango dira Idoia Iradi (entreescritores.com), Fernando Morillo (Gaumin Argitaletxea), Armand Izahuri (“Mezua”-ren egilea), Imanol Epelde (Etxepare rap).

Erantzun

Sartu