Teknologia albisteak

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia
2013-03-16 : 11:30
Euskonewsek zure laguntza behar du. Eusko Ikaskuntzak publiko egin du zientzia eta kulturari buruzko Euskonews bere aldizkaria, astekaria izatetik hamabostean behin argitaratzera pasatu dela. Murrizketa ekonomikoek eraman dute neurri hau hartzera, Euskonews egiten dugun guztion gogoz kontra. Baina ez da nahikoa. Argitaratzen jarraitu ahal izateko bizitzen ari garen egoera honi aurre egiteko jar ditzakegun baliabide guztiak ongi etorriko zaizkigu, Euskonews argitaratzen segituko badugu. Horregatik irakurleen sostengua eskatzen jarraitu behar dugu eta orain arte egin ez dena ere planteatzen: Euskonews aldizkariarentzat laguntza ekonomikoa eskatu.
Ekonomikoki laguntzeko kanpaina abian jarri da eta bertan dohaintza behin edo behin baino gehiagotan egin ahal izango da, nahi den edo ahal den kopuruan. Honako helbide honetan diruz lagundu ahal izateko informazio gehiago aurkituko duzue: www.euskonews.com/laguntza

Urte amaieran Sara Otaño artistaren margo irudi bat zozketatuko da diruz lagundu dutenen artean.
 
Hortxe doa, beraz, gure erronka, hots, Euskonewsen ibilbidea aintzat hartzen dugunon diru laguntzarekin ahalbideratzea aldizkariaren etorkizuna. 1998an sortutako aldizkari aitzindaria da, bertatik 660 elkarrizketatu baino gehiago pasa dira, 20.000 artikulu, 4.000 kolaboratzailetik gora, 200 artisau, 300 artista baino gehiagoren obrak ikusi ahal izan dira eta 7.000 harpidedun inguru jasotzen dute aldizkaria. Datu batzuk aipatzearren,
azken 5 urtetan (2008-2012) 6.864.216 bisita jaso ditu eta 10.614.978 orri kontsultatu dira.
 
Ez da erraza, inolaz ere, Euskonewsen ardura dugunontzat horrelako eskaera egitea, baina zailagoa egingo litzaiguke 15 urteko ibilbidea etetea.
 
Informazioa gehiago
943322294

Erantzun

Sartu