Teknologia albisteak
1

Hitzaldia Donostian: Biologia sintetikoa eta bizi artifiziala: Turing-engandik haratago. Ricard Solé.

2012-09-24 : 13:25

Ostegunean, hilak 27, 16:00etan, oso hitzaldi interesgarria izango dugu Donostiako Informatika Fakultateko Areto Nagusian:  Biologia sintetikoa eta bizi artifiziala: Turing-engandik haratago. Ricard Solé. Hitzaldia gaztalaniaz izango da

Turing urtea dela eta, UPV/EHUko Informatika Fakultatean hainbat ekitaldi antolatzen ari gara.

Aste honetan lehen hitzaldia dugu Ricard Soléren eskutik. Hona hemen laburpena:

Biologia sintetikoa izeneko diziplina sortu berriari konputagailu bidezko simulazioaren garapena gainjartzen badiogu, egiazko iraultza baten aurrean gaude biziaren funtsa eta bere mugei hurbiltzeko moduari dagokionean. Are gehiago aurrekoari gehitzen badiogu portaeraren forma konplexuetara
eboluzionatzeko gai diren makinen eraikuntza. Ildo horretan, Alan Turing-ek formulatutako galderek eta problemek garrantzi handia hartzen dute, eta galdera berrietara garamatzate

Apur bat girotzeko, hona hemen esteka interesgarri bat gaztelaniaz. Hitzaldia ere gaztelaniaz izango da.


Erantzunak

2012-09-25 : 11:33

Aukera baduzue ez galdu hitzaldia

Erantzun

Sartu