Teknologia albisteak

Gaur jakinaraziko dituzte Huhezinema Jaialdiko 10. edizioko irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia
2017-03-31 : 10:26

HUHEZINEMA Jaialdiak gaur iluntzean (martxoak 31) emango ditu jakitera aurtengo edizioko irabazleak. Sari banaketa ekitaldia egingo dute, 20:00etan, Aretxabaletako Arkupe aretoan. Albiste bikain batekin hasi da, gainera, aurtengo Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia: AIC kalitate ziurtagiria eman dio jaialdiari. Ziurtagiri horrekin Espainiako Asociación de la Industria del Cortometraje (AIC) erakundeak aitortu nahi izan du MONDRAGON UNIBERTSITATEko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikaslek antolatzen duten lehiaketak egin duen 10 urteko ibilbide ona. 

AIC ziurtagiriak saritzen du film laburren lehiaketa batzuk egiten duten lan bikaina antolaketan, zabalkundean eta eta film laburren babesean eta profesionalizazioan. Aipamenak saritu nahi izan du jardun horietan guztietan Huhezinemak erakutsi duen bikaintasuna.

Hamargarren urteurrena ospatzeko, gainera, ohiko lehiaketa eta proiekzio gain, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen duten jaialdiak berrikuntza asko izan ditu. Besteak beste, aurten estreinatuko ditu irudi grafiko berritua eta atal berriak. Jaialdia hasi zen pasa den martxoaren 29an eta gaur bukatuko da, hilak 31, sari banaketa ekitaldiarekin.

Huhezinema ez da ohiko lehiaketa bat, izan ere, irakasleen laguntzarekin eta graduko Kultur ekitaldien antolaketa izeneko proiektuaren barruan, MONDRAGON UNIBERTSITATEko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute sariketa. Aurten, 20 laguneko talde batek antolatuko du Huhezinema, ohi bezala, hiru taldetan banatuta: programazio taldea, produkzio taldea eta komunikazio taldea.

Informazioa

Erantzun

Sartu